2023ko Hauteskundeetako mahai aldaketa

La Anunciata ikastetxetik Pasaia Lezo Lizeora

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, maiatzaren 28an, ospatuko diren Udal eta Foru Hauteskundeetan mahai aldaketa bat egingo da. Hain zuzen ere, La Anunciata ikastetxean (Lorete bidea, 2) bozkatu beharko luketen hiritarrek, Pasaia Lezo Lizeoko Antxoko ikastolan (Eskalantegi kalea, 66) bozkatu beharko dute.

Mahaikide izateko zozketaren emaitza

Maiatzaren 28an izango diren 2023ko Udal eta Foru Hauteskundetarako mahaikideen zozketa egin da.
Kontsultarako NAN eta jaiotza data sartu beharko dira ondorengo lotura honetan: KONTSULTATU

Hautesle eskola eta mahaiak

Donostiako hautesleak 144 sekziotan banaturik daude, eta, era berean, 38 hauteskunde-eskolatan jarriko diren 190 mahaietan.

Mahaiak eta hauteslekuak mapa honetan kontsulta daitezke.

2023/05/23-an argitaratua