Udalak milioi bat euro baino gehiago onartu ditu lankidetzarako diru-laguntzetan

Garapenerako lankidetzako eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazioko programetarako dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Gobernuak, datorren asteartean, erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeei 1.253.110 euroren dirulaguntzak ematea onetsiko du, hainbat programa garatzeko.

Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Ane Oyarbide sozialistak azpimarratu duenez, “Donostiak konpromisoa hartua du albisteen azaletan agertu ez arren gure arreta eta elkartasuna merezi duten beste errealitate batzuekin. Lan hori fundazioek, elkarteek eta GKEek egiten dute, eta haien ahalegina aipatzeko modukoa da”.

Dirulaguntzek bi alderdi dituzte: garapenerako lankidetza eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazioa.
  • Lankidetza: 22 eskabide aurkeztu dira, eta horietatik lau baztertu dira, baldintzak betetzen ez dituztela eta. Kapitulu honetako dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 867.625,95 euro dira.
  • Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntzari buruzko kapituluan, 21 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik bost baztertu dira. Atal honetan, guztizko zenbatekoa 385.484,98 euro dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/10-an argitaratua