Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Ibai parkea, Txaparrene

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ibai parkea


Tokiko Gobernu Batzarrak Ibai Parkea eta Lugañene Pasealekua 27 lotzeko proiektua esleitzea onartu du. Proiektuak 225.042 euroko aurrekontua eta 3 hilabeteko exekuzio epea ditu.

Konexioaren trazadura bi ardatzen bidez definitu da:
  • 1. ardatza: Lugañeneko eremua (zehazki, 27. poligonora sartzeko biribilgunea eta Martutene pasealekua lotzen dituen lotuneko adarraren espaloia) oinezkoen eta bizikleten ibilbidearekin lotzen du.
  • 2. ardatza: 1. ardatzeko adar bat da, Parfer eraikinaren atzealdean dagoen pasabidearen hegoaldeko estribuan amaitzen dena eta Txomin ibai-parkearekin lotzen dena.

Txaparrene


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, SAUri esleitzea Txaparrene pasealekuko zoladura berritzeko proiektuaren kontratua. Proiektuak 848.617 euroko aurrekontua eta 6 hilabeteko egikaritze epea ditu.

Obraren helburua da galtzada-harria zoladura berritzea, eta, horretarako, hobeto prestatutako zoladura bat eraikitzea, egin daitezkeen zamak jasateko, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako gune bereizi berriak eraikitzea.

Gainera, kolektoreen egitura eraitsi eta haren ordez eroanbide bereizgarri berriak jarriko dira, datozen hamarkadetan behar bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko, egungo funtzionamendu baldintzak hobetzeko eta ingurunean eta pertsonengan ahalik eta eragin txikiena izateko.

2023/03/28-an argitaratua