Maria Cristina zubia itxiko da ibilgailu eta bizikletentzat

Lanen irekieraren epea aurreratzea lortu da: Irailaren 27an irekiko da, goizeko 11tan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Autobusen Geltokiaren obra dela-eta irailaren 17an Maria Cristina zubiko trafikoa goizeko 8:00tan itxiko da.  

Autobus Geltokia eraikiko den faseen barruan, zerbitzu hauen desbideraketa lanak egiten ari da udala: ura, elektrizitatea, gasa eta telefonoak. Egiten ari den lanek aurrera jarraitzen dute eta Maria Cristina zubia eta Urumea Pasealekuaren arteko bidegurutzera iritsi dira.

 Honela, beharrezkoa da ibilgailu eta bizikleten trafikoa erabat etetea zubian. Oinezkoak arazorik gabe ibili ahal izango dira, horretarako ezarritako guneetatik. Zubiaren trafikoa ahalik eta gutxien geldiarazteko ahaleginetan, lanek bi aste baino ez dute iraungo, irailaren 17tik 30era arte.

Horren ondorioz, trafikoa Federico Garcia Lorca pasalekutik abiatuko da, eta hemendik Mundaiz zubitik edo Lehendakari Agirre zubitik erdialderuntz edo Amararuntz joango da. Etenaldia hamabost egun iraungo du.

Autobuseko 17 linea Gros-Amara, ez du geltokirik aldatuko, Federiko Garcia Lorcatik Mundaiz zubia zeharkatuko du, eta hemendik Valentin Olanoruntz abiatuko da bere ohiko bidea jarraituz.

Autobuseko 24 linea Gros-Altza-Antiguo, Lehendakari Agirre zubitik zeharkatuko du eta Azpeitia kaletik Antso Jakituna Hiribidera joango da, eta hemen geltoki bat izango du.

2013/09/17-an argitaratua