Erdialdean trafikoa moztuko da telefono sarearen mantentze-lanak direla eta

Martxoaren 18tik 21era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Telefonia-sarearen mantentze-lanak direla eta, bi erreietako zirkulazioa eten egingo da Askatasunaren hiribidetik, Miramar kalearekin eta Urbieta kalearekin izkinan, Antigua auzorako noranzkoan.

Mozketa martxoaren 18an, ostegunean, egingo da, 8:00etan, eta igandean, martxoak 21, 16:00etan berrezarriko da.

Desbideraketa

  • Trafikoa Arrasate kaletik desbideratuko da Blas de Lezo kaleraino, Zubieta kalean sartzeko
  • Zubieta kalera sartu ahal izango da San Martin kaletik, Manterola kaletik

Cervantes aparkalekua


Cervantes plazako aparkalekuak ere kalteak jasango ditu; izan ere, Askatasunaren etorbidearen eta Easo kalearen arteko izkinan dagoen ibilgailuen irteera bertan behera geratuko da, Antigua auzorako noranzkoan.

2021/03/16-an argitaratua