Dbus: aldaketak 24-27-41 lineetan Egiako zubiaren itxiera dela eta (Sarasola)

Egiako zubia itxita dagoenez, ondoko lineek euren ibilbide eta geltokiak aldatuko dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
24 - ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO
  • Larratxorantz: Loiolara ez dira sartuko. Bartzelona pasealekua 26.ean geltokia egin ostean, Nemesio Etxaniz kaletik jarraituko dute, Erriberako Pasealekutik Bizkaia Pasealekurantz joango dira, Santa Katalina zubiraino. Bertatik Iztuetako zubia igaro eta Mandasko Duketik Ametzagainara iritsiko dira, ohiko ibilbidea berreskuratuz.
  • Bertan-behera geratuko dira La Salle, Patxillardegi eta Loiolako aparkalekuko geltokiak. Ordezko geltokia Bartzelona Hiribidea 26.ean ezarriko da.  
  • Erabiltzaileentzat alternatiba: Bartzelona Hiribidea 26.eko geltokia erabili edo 26 linearekin doako transbordoa egin.
  • Antiguorantz: ohiko ibilbidea egingo dute.

27 ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS
  • Loiolarantz: Loiolara ez dira sartuko. Karmengo Amatik jaitsi ostean, Mandasko Dukea, Frantzia Pasealekua eta Federico García Lorcatik jarraituko dute, Loiolako Erriberarako pasealekutik jarraitu, eta eskuinera hartuta biribilgunetik Nemesio Etxanizera sartuko dira. Bertan behin-behineko zutoinean geltokia egingo dute, eta ondoren Bartzelona Hiribidea 35.etik ohiko ibilbidea jarraituko dute.
  • Bertan-behera geratuko dira Aralarko Mendizerra 34, Patxillardegi eta Loiolako aparkalekuko geltokiak.
  • Erabiltzaileentzat alternatiba: behin-behineko geltokia Nemesio Etxanizen, edo doako transbordoa 26 linearekin Bartzelona Hiribidean.
  • Larratxorantz: ohiko ibilbidea egingo dute.


41 GROS-EGIA-MARTUTENE:
  • Martutenerantz: Karmengo Amatik jaitsi ostean, Mandasko Dukea, Frantzia Pasealekua eta Federico García Lorcatik jarraituko dute, Bartzelona Hiribidean euren ibilbidea berreskuratuz.
  • Groserantz: Loiolatik, Erriberako Pasealekutik jarraituko dute Bartzelona Hiribidean sartu gabe, Nemesio Etxaniz eta Erriberako Pasealekuan geltokia eginez. Ondoren Bizkaia Pasealekutik igaroko dira, Bizkaia Pasealekua eta Maria Kristina zubian geltokiak eginez. Santa Katalina zubiraino iritsiko dira, hau igaro eta Iparragirrera iristeko.
  • Bartzelona Hiribidea 35 eta 15 geltokiak Nemesio Etxaniz eta Erriberako Pasealekura lekualdatuko dira. Bertan-behera geratuko dira Egia 17, Frantziskotarrak, Mandasko Dukea 3 eta Euskadi Plaza geltokiak ibilbide honetan, Maria Kristina zubira lekualdatuz.

2017/08/22-an argitaratua