Emakumeetzat igeriketaren hastapenen ikastaroa, haien jabekuntza sustatzeko

Izen ematea doakoa izango da, eta urriaren 31n amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Berdintasun Sailak igeriketako ikastaro bat antolatu du emakumeentzat, haien jabekuntza bultzatzeko helburuz. Ikastaroak doan izango dira, eta bi egunetan izango dira astero; izena ematen duten emakumeek bi egunetako bat aukeratu beharko dute:

• Astearteak, 11:00etatik 12:00etara, Intxaurrondoko kiroldegian
• Ostegunak, 16:00etatik 17:00etara, Bidebietako kiroldegian

Izen ematea urriaren 31n amaituko da, eta berdintasuna@donostia.eus helbidera idatzita eta 630 93 49 94 telefonora deituta egin daiteke.

Gaur egun emakume askok ez dakite igeri egiten, eta hori oztopo bat izan daiteke haien bizitzetan. Hori aurre egiteko eta askatasunez uraz eta igeriketaz gozatzeko emakumeentzako gune propio bat sortu nahi dugu. Ikastaro hauek doan izango dira, baliabide gutxi dituzten emakumeentzat aukera irekitzeko asmoz. Igeriketa jabekuntza integrala lantzeko tresna moduan planteatzen dugu, eta ikuspegi honekin emakumeek haien gaitasunez kontzientzia hartzea nahi dugu, baita gorputzarekin harreman osasuntsu bat sustatzea ere.

2022/10/24-an argitaratua