Abenduak 31 / San Silbestre: eraginak trafikoan eta Dbusen

15:45etik 17:00etara gutxi gorabehera Boulevard itxita egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren ostiralean, abenduaren 31n, ospatuko den San Silbestre lasterketa dela eta,15:00etatik 18:00etara gutxi gorabehera lekualdaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan.

Gainera, 15:45etik 17:00etara gutxi gorabehera Boulevard itxita egongo da.

Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du


Irteera eta helmuga

Irteera eta helmuga Easo kalean izango dira (6. zenbakia), Eusko Trenbidetik hurbil. Beraz, hiriaren erdiguneak 17:30ak aldera normaltasuna berreskuratuko du.

Lasterketa 16:00etan hasiko da, hori dela eta, 15:00etan Easo kalearen zati bat itxi egingo da, irteera antolatu eta bideratzeko. Korrikalariak ibilbideko kaleetatik pasa ahala trafikora irekiko dira.

Ibilbidea eta mapa ikus ditzakezu: San Silvestre ibilbidea


Informazio gehiago:

www.sansilvestredonostiarra.com

www.dbus.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2021/12/30-an argitaratua