Udalbatza berria eratzeko bilkura, zuzenenan gure webgunean

Gaur, larunbata, hilak 15, 10:30ean Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalbatza berria osatuko dute bihar maiatzaren 26ko hauteskundeetan hautetsiak izan ziren 27 zinegotziek. Horretarako bilkura egingo da Donostiako Udaletxean, 10:30tik aurrera.  www.donostia.eus, Youtube  eta Facebook Live|n (bigarren atala)  ikusteko aukera izango duzue  

Dinamika:

Lehenik eta behin adin mahaia osatuko da - Juan Carlos Etxezarreta udal idazkariak, Miguel Angel Diez PSE-EEko zinegotziak, eta Mikel Lezama PPko zinegotziak osatuko dute -. Adin mahaiak banan-banan deituko ditu zinegotzi guztiak eta behin nortasuna akreditatuta, bakoitza bere lekuan eseriko da - aulki guztiak okupatuko dira alkatearena izan ezik - eta kargua hartuko du.  

Jarraian alkate izateko hautagaitza aurkeztu nahi dutenek bere borondatea adieraziko dute, eta taldeen txanda irekiko da. Ondoren bozkatu egingo da. Bozkan hautagairen batek gehiengo absolutua lortuko balu alkate izendatuko litzateke. Gehiengo absoluturik ez balego, hauteskundeetan boza gehien lortu dituen zerrenda-burua alkate izendatua izango da.  

Behin bozketaren emaitza jakinda, alkate berriak aginte makila jasoko du, zinegotzi gazteenaren eskutik, hau da, PPko Mikel Lezamaren eskutik. Ondoren, udalbatzaren eta bertaratutakoen aurrean lehen hitzak egingo ditu.  

2019/06/15-an argitaratua