Fatxadak eta estalkiak birgaitzea eta etxebizitza-eraikinetan eguzki-plakak instalatzea. Horiek izango dira plan honetako jarduerarik nabarmenenak.
Altza da Donostian etxebizitza gehien biltzen dituen auzoetako bat, 8.997 etxebizitza baititu 1.181 ataritan banatuta. Auzoko eraikinen %85,8 1981 baino lehen eraikita daude, eta hiriko batez besteko errenta pertsonal txikiena dute.
Lanbideren abuztuko datuen arabera, auzoak (19.576 bizilagun) 988 pertsona ditu langabezian, eta guztizkoaren % 5 hartzen du. % 56,3 emakumeak dira, eta 35‑54 urteko tartea da kaltetuena, ia 500 pertsona baitaude lanik gabe.
12.470.000 €-ko inbertsioa auzoko gune kalteberenetan egingo da: Harria, Arriaga, Arrizar, Roteta, Casares eta Santa Bárbara. Plan horren bidez, berroneratzeko jarduketak egingo dira, bai bizitegi eraikinetan, bai azpiegituran, berrurbanizazioan eta kutsatutako lursailak lehengoratzean, eta, horretarako, hiri-eremua, berdeguneak eta irisgarritasuna hobetuko dira. Esku-hartze horiek guztiek eragina izango dute auzoan, energia-gastua eta CO2 isuriak murriztuz.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/11/02-an argitaratua