Donostiako Musika eta Dantza Eskola eta 2022-23 ikasturterako matrikulazioa irekita

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eskola egutegia argitaratu du eta irailaren 12an hasiko da eskolak ematen.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Guztira, 2022-23 ikasturteko eskola egutegiak 175 eskola egun ezartzen ditu, irailaren 12an hasi eta ekainaren 23an amaituko direnak.

Gabonetako oporrak 2022ko abenduaren 21etik 2023ko urtarrilaren 6ra arte ezartzen dira, ikasleak beraz, urtarrilaren 9an itzuliko dira ikasgeletara. Bestalde, Aste Santuko oporrak 2023ko apirilaren 3tik apirilaren 14ra izango dira.


Ordutegiak


Eskola abuztuaren 22an irekiko da eta irailaren lehena arte 8:00etatik 14:00etara zabalik egongo da musika ikasi edo kontsultatu nahi duen hiritarrentzako. Irailaren 1etik 8ra 8:00etatik 19:00etara bitartean zabalik egongo da eta irailaren 12an aldiz, ohiko ordutegia ezarriko da, hau da, 8:00etatik 22:00etara.


Administrazioan irailaren 1etik aurrera egun lektiboetako ordutegian, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, artatuko da. Egun ez lektiboetan aldiz, 9:00etatik 14:00etara.


Liburutegia itxita egongo da abuztuaren 31a arte. Ordutegia irailaren 1etik 8ra 10:00etatik 13:30etara izango da. Irailaren 12an aldiz ikasturteko ohiko ordutegia ezarriko da, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizez, 10:30etatik 14:30etara eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.


Matrikulazioa itxaron zerrendarik gabe


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak itxaron zerrendarik gabeko espezialitateetako plaza hutsak eskaintzen ditu, musika eta dantza ikasteko aukera berri bat.


3 eta 7 urte bitarteko ikasleentzat, Eskolak plaza hutsak ditu hainbat auzotako taldeetan, hala nola Herreran, Altzan, Añorgan, Antiguan, Intxaurrondon, Salaberrian, Urbietan eta Loiolako Erriberetan.


Herrerako egoitzak, gainera, instrumentu bat ikasteko aukera zabala eskaintzen du, ordutegi eta egun desberdinetan: biolontxeloa, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, flauta, saxofoia, perkusioa, bateria.


Eskolaren egoitza nagusiak, Atotxak, plaza hutsak eskaintzen ditu hainbat instrumentutan.


Gainera Dantza Klasiko, Dantza Garaikide eta Euskal Dantzako talde batzuetan oraindik ere aukera dago izena emateko.


Plaza eskaintza osoa ondorengo estekan ikus daiteke. Izangaiaren adina adierazi ondoren, aplikazioak eskuragarri dauden plazak erakutsiko ditu.


Eskaintzen diren plazetako bat ikaslearen nahietara egokitzen bada, zuzenean matrikulatu ahal izango da, hau da, zozketarik gabe, esteka honetan. Plazak eskaera ordenaren arabera esleituko dira, betiere matrikula ezarritako epean onartzen bada. Matrikula onartu ondoren, ikaslea Eskolara joan ahal izango da.

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2022/08/22-an argitaratua