Mozketak eta aldaketak estropadak direla eta

Pasealeku Berria itxita, TAO, Bidegorria

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Estropadak

Irailaren 10ean jokatuko den Kontxako Banderak hainbat eragin izango ditu:

Pasealeku Berria itxita egongo da:

• Irailaren 3tik 9ra itxita egongo da lehenengo biribilgunetik aurrera.

• Irailaren 9tik 10era itxita egongo da Argazkilarien elkartetik aurrera.

Portuko egoiliarrak

Portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 28tik, astelehenetik, irailaren11ra arte, astelehenera arte, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Gainera Hernani, Peñaflorida eta Portu inguruko hainbat kaletako aparkaleku erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibiligailuentzat estropada egunetan.

Bidegorria

Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo irailaren 10ean.

2023/09/08-an argitaratua