Santo Tomas: eraginak trafikoan eta Dbus zerbitzu bereziak

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ostegun honetan, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunaren ospakizunak hiriko trafikoan eragina izango du.
Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Eraginak

  • Gipuzkoa plaza inguruko kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira 9:00etatik 21:00etara. Zehazki, Okendo, Legazpi, Garibai, Bengoetxea, Peñaflorida, Camino eta Andia.
  • Pasealeku Berria, aldiz, itxita egongo da 07:30etik 14:00etara.
  • Une oro larrialdi zerbitzuen pasabidea bermatuta egongo da.
  • Boulevard zumardia trafikoari irekita egongo da.

Dbus

Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira 24:00ak arte.

Boulevardeko geltokietan ez dira aldaketak egingo.

Gipuzkoa Plaza eta Okendo Plaza feria-gunearen parte izango direnez, bertako geltokiak lekualdatuko dira, 7:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera.

Kontsultatu Dbus informazio guztia

Renfek eta Lurraldebusek ere zerbitzuak indartuko dituzte egun osoan.

2023/12/20-an argitaratua