Garraio publikoak zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta trafikoa jendetzaren arabera arautuko da
Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak hainbat neurri hartu ditu Jazzaldiaren 59. edizioa dela eta.
Garraio publikoaren lineak indartzeaz gain, Zurriola hondartzako gaueko kontzertuetarako trafiko dispositibo berezi bat prestatu du Udalak, behar izanez gero eta jendetzaren arabera martxan jarriko dena.
Garraio publikoa
Garraio publikoaren harira, uztailaren 28ra arte, igandea,
Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara. Uztailaren 24an, asteazkena, uztailaren 26an, ostirala, eta uztailaren 27an, larunbatean, autobus zerbitzua 4:00etan amaituko da. Uztailaren 23an, asteartea, uztailaren 25ean, ostegunean eta uztailaren 28an, igandean, zerbitzua 00:00etan bukatuko da.
Bestalde,
Lurraldebusek ordutegi bereziak eskainiko ditu gaueko zerbitzuetan.
TAO
Neurri puntual horiez gain, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrentzako TAO aparkaleku baimena duten herritarrek aukera izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko, irailaren 30era arte. Hauek destinoko eremuko TAO-a dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.