Aldaketak Dbusen Asteburu honetan

San Juan gaua. Antiguoko, Igeldoko, Trintxerpeko eta Herrerako festak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gaueko autobus zerbitzuak – ekainaren 23a, San Juan bezpera

     
Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezpera, Dbusek auzoetara doazen autobus zerbitzuen ordutegiak luzatuko ditu, eta Gautxoriak egongo dira 1:00a arte Boulevardetik.  
Informazio gehiago Gaueko autobus zerbitzuak – ekainaren 23a, San Juan bezpera
     

38 linea: aldaketak ekainaren 20tik 23ra arte Herrerako jaiak direla eta

     
Herrerako jaiak direla eta, aldaketak egingo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean ekainaren 20tik, osteguna (18:00etatik aurrera), ekainaren 23ra arte, igandea (barne):  
  • Molinao alderantz: Txingurri 7 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da eta Herrerara lekualdatuko da.  
  • Pasai San Pedro alderantz: San Luis Plaza eta Txingurri 8 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira eta Larratxo pasealekua 11ra lekualdatuko dira.

Informazio gehiago: aldaketak ekainaren 20tik 23ra arte Herrerako jaiak direla eta


Auzetako festengatik aldaketak

   
Antiguoko, Igeldoko eta Trintxerpeko festengatik hurrengo aldaketak egingo dira:    

5 linea: Aldaketak Antiguon ekainaren 22an eta 23an    

Antiguoko jaiak direla eta, ekainaren 22an, larunbatean, 11:15etik 13:15era eta ekainaren 23an, igandean, 18:45etik 20:15era Matia kalea moztu egingo da eta 5-Benta Berri linean aldaketak egingo dira.    

Matia, Benta Berri eta R. M. Azkue geltokiak kenduko dira, eta Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara lekualdatuko dira.    

16 linea: Aldaketak Igeldon ekainaren 22an eta 23an

Jaiak direla eta, ekainaren 22an, larunbatean (12:00etatik aurrera) eta ekainaren 23an, igandean (10:00etatik aurrera) Igeldo itxita egongo da. Beraz, auzoan dagoen geltokia ERREPIDE BERRIAN jarri den geltokira  lekualdatzen da (aldi bateko postea).    

38 linea: aldaketak Trintxerpen ekainaren 23an    

Ekainaren 23an, igandean, Trintxerpen San Juan bezpera dela eta, aldaketak egingo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean 20:00etatik zerbitzua bukatu arte.

Euskadi Etorbideko 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka geltokiak bertan behera geratuko dira. Behin-behineko zutoin bat jarriko da Portuko pabiloitik Euskadi Etorbidera bira egin baino lehenago.  

Informazio gehiago: auzetako festengatik aldaketak    

2019/06/19-an argitaratua