Urriak 22: trafiko aldaketak 9:30etik 12:30era

15K lasterketa Amara, Erdialdea, Gros eta Antiguatik igaroko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren igandean, urriaren 22an, Donostiako 15k Klasikoa lasterkea egingo da hirian. Bi proba ditu: 5 Km-takoa, 9:45ean hasiko dena, eta 15 Km-takoa, 10:00etan, rollerrak, 10:10ean mugikortasun murriztua dutenak eta 10:15ean gainerako parte-hartzaileak.

Hori dela eta, lasterketa pasa ahala zirkulazioa etengo da 9:30etik probaren amaierara arte 12:30era, gutxi gorabehera.

Lasterketa Madril Etorbidetik aterako da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoak zeharkatu ondoren Anoeta miniestadioan amaituko da. Beraz, lasterketak irauten duen ordutegian auzo horietako trafikoari eragingo dio. Bide alternatiboak eskainiko dira egoiliarrak eta, batez ere, garraio publikoa pasa ahal izateko.

Ibilbidea


5 Km (Irteera 9:45h)
Madril – Pio XII – Antso Jakitunaren etorbidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Askatasunaren etorbidea – Easo (kontrako noranzkoan) – Errondo pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekua (Xanti aldean) - Mini Estadio sarrera (helmuga).

15 Km (Irteera 10:15h)
Madril – Pio XII - Antso Jakitunaren hiribidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako norabidean) - San Martzial - Foruen pasealekua (etxeen aldean) – Espainia plaza – Argentina Errepublika – Zurriola zubia (Groserako norabidean) - Zurriola pasealekua – Nafarroa etorbidea (180º m ko biran Nafarroa etorbidean Jose Arana oinezkoentzako pasabidearen altueran) - Nafarroa etorbidea – Zurriola pasealekua – Zurriola zubia – Erregina Erregeordea - Boulevard – Hernani – Andia-Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo – Zubieta – Kontxa pasealekua – Zumalakarregi hiribidea (bi erreiak) – Tolosa hiribidea (bi erreiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea (bi erreiak) – Ibaeta plaza (180º bira) – Tolosa hiribidea (martxaren noranzkoan dauden errei guztiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea – Zumalakarregi etorbidea (bi erreiak) – Satrustegi etorbidea - Kontxako pasealekua – San Martin (autobus-erreia + eskuineko errei arrunta) – Easo (kontrako noranzkoa) – Errondo pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekua (Xanti aldea) – Mini Estadioko sarrera (helmuga).

Garraio publikoa

Lasterketa dela eta, autobus ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira: Dbus, Ekialdebus,

2023/10/19-an argitaratua