Javier García Cogorro izango da 2023ko Urrezko Danborra

Hiriaren izena zientzia eta ezagutzaren alorrean bultzatzeko egindako lanagatik ere

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udal Taldeek saria Javier García Cogorrori ematea erabaki dute, bere ibilbide profesionala aintzat hartuz, baita hiriaren izena zientzia eta ezagutzaren alorrean bultzatzeko egindako lanagatik ere.

Bozeramaile Batzordeak herritarrek aurkezturiko 133 hautagaitzen artean eztabaidatu du. Araudiak jasotzen duen moduan, babes zabala jaso ondoren Bozeramaile Batzordeak saria zuzenean ematea erabaki du.

Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean emango zaio irabazleari Donostiako Udalbatzan.

Javier García Cogorro (Madril, 1963) Miramongo Parke Teknolojikoan errotuta dagoen Viralgen enpresako kontseilari orokorra da. Columbus Venture Partners inbertsio funtsaren sortzaileetako bat da. Bere ibilbide profesionala arlo bioteknolojikoan garatu du. Giltzarria izan da biozientzien arloan Donostiaren nazioarteko erreferiantzaltasuna egonkortzen. Balio eta hazkunde haundiko enpresen sorreran ere funtsezko papera jokatu du.

2022/12/02-an argitaratua