Udal Suhiltzaileen parkeak ateak herritar guztientzat zabalduko ditu berriro

Martxoaren 11n, 10:00etatik 13:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Suhiltzaileen parkeko ateak irekiko ditu herritarrentzat San Joan Jainkoarena suhiltzaileen patroiaren eguna ospatzeko. Hitzordua datorren larunbatean, martxoaren 11n, izango da, 10:00etatik 13:00etara.

2019ko arrakastaren ondorioz, eta parkeko langileen eguneroko lana ezagutarazteko eta bere funtzioak ikusgarri egiteko, Udalak neurriak hartuko ditu parkera hurbiltzen diren pertsona guztiek prestatutako jarduerekin gozatu dezaten.

Martin Ibabe Herri Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak azaldu duenez, "jardunaldira jende asko joan daitekeenez, parkeko arduradunek herritarren laguntza eskatu dute bisitak modu arinean antolatu ahal izateko. Aldi berean, jarduera amaitu ondoren, instalazioak uzteko eskatu du, beste familiei lekua uzteko”.

Zinegotziak azpimarratu duenez, “jolas eta festa egun bat izango da, eta haurrek nahiz helduek ondo pasatuko dute programatutako jarduerekin".

Jarduerak

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (PSISZ) bi jarduera antolatu ditu egun berezi hau ospatzeko:

Batetik, martxoaren 8an, ostegunean, Garberako suhiltzaileen parkeko langile batzuk bisitan joango zaizkie Donostiako Ama-Haurren Ospitalean eta Ospitale Psikiatrikoan dauden pertsonei.

Bestalde, martxoaren 11n, larunbatean, herritarrentzat zabalduko dituzte Garberako Suhiltzaileen Parkeko ateak (Otxoki pasealekua, 100), 10:00etatik 13:00etara. Jardunaldi horietan, parkeko askotariko langileek hartuko dute parte (administrariak, komunikazio zentraleko operadoreak, lantalde guztietako suhiltzaileak, eta abar).

Jarduera horren helburu nagusia da PSISZk, sua itzaltzeaz gain, gaur egun zer beste programa eta zerbitzu eskaintzen dituen erakustea.

Gainera, bertaratzen direnei suteak prebenitzeko nozio txiki batzuk emango zaizkie.

Programatutako jardueren artean (batzuk barruan izango dira, eguraldi txarra egiten badu ere, eta beste batzuk kanpoan), honako hauek azpimarratu behar dira: marrazki lehiaketa, labirintoak eta abar haurrentzat; eskailerak, labirintoa eta abar herritar guztientzat; eta hainbat lantegi, etxean suteren bat izanez gero zer sentitzen den jakiteko. Azken proposamen horiek baliagarriak izango dira halako egoeretan zer egin behar den ikasteko.

Dbus

Garberako merkataritza-gunetik Dbusek doako autobus zerbitzua antolatu du 09:30etik aurrera.

Bestalde, Dbusen linea hauek Suhiltzaileen parketik gertu ditu geltokiak:

  • 9. Egia-Intx, irteera Boulevardetik eta Egia pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 29. Intx-Sur, irteera Boulevardetik eta Gros eta Ategorrieta pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Igaratik aterata Antiguo, Erdialdea eta Gros igaro ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Larratxotik, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 24. Altza-Gros-Antiguo-Intx, Antiguatik Amara, Loiola eta Egia pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 27. Altza-Intx-Antiguo-Gros, Antiguatik Amara, Gros, Herrera, Alza eta Larratxo pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua

2023/03/08-an argitaratua