Familia Laguna, 2020-2021 eskertze ekitaldia

Ongi etorri Eskolara elkarteak 2020-2021 ikasturtearen amaiera ospatuko du. Ekainaren 15, 16 eta 17an Uliako mintegian Ongi etorri Eskolara proiektuan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



2014an sortu zen Ongi etorri Eskolara proiektua, eta gaur egun Donostiako zazpi eskolek parte hartzen dute bertan.
Proiektu horrek kulturarteko ikuspegia txertatzen du ikasgelan eta ikastetxean, eta eskola-komunitatea sentsibilizatzen du eskola osatzen duten kultura guztiak balioestearen garrantziaz.
Programa honetan "Familia-lagunak" egiten duten lan handia azpimarratu behar da. Bere lana emigratu duen eta iritsi berri den familia bat, bertako familia euskaldun batekin harremanetan jartzea da, zubi lana egingo duena, familia etorri berri hori ,gure hirira eta eskola-komunitatera iristeko prozesua erraztuz eta, aldi berean, bi familiek beste kultura bat ezagutzeko eta biak aberasteko aukera izango dute.
Hiru egun horietan, 2020-2021 ikasturte amaierako ekitaldia egingo dira, hainbat jarduerarekin eta familia horiei eta egindako lanari esker ona adierazteko ekitaldi batekin.
Ekainak 15.- Aitor ikastola- Intxaurrondo
Ekainak 16.- Mª Reina eskola - Zuhaizti eskola
Ekainak 17.- Amara Berri eskola- Jakintza ikastola
Ekitaldia Uliako Mintegien Parkean egingo da 17: 45etik 20: 00etara, eta parte-hartzaileek hainbat tailerretan parte hartzeko eta Klaun-in taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

2021/06/15-an argitaratua