Inauteriek Donostiako kaleak alaituko dituzte 9 egunez

Festa hiriko auzoetara itzuliko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiak Inauterien alaitasuna berreskuratu du, osasun murrizketek iraun duten urteen ondoren. Hiriak programa zabala izango du berriro, 9 egunez hainbat auzotan hedatuko dena.

Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak azpimarratu duenez, 'aurtengo kartelaren izenburuak ondo adierazten duen bezala, agur esaten diogu eguneroko grisari eta kolorera pasatzen gara, inauteriek dakarkiguten umore eta alaitasunean murgilduz'. Esan agur grisari eta jan ezazu mundua!

Otsailaren 16tik 21era, haur, gazte eta nagusientzako dozenaka jarduerek hiriko kaleak beteko dituzte, otsailaren 25 eta 26rako eta martxoaren 4rako programatutakoez gain.

Konpartsen aurkezpena Illunben

Aurten, San Sebastian Arena 2016ko Inauterien konpartsen aurkezpena ostegunetik ostiralera aldatuko da, otsailaren 17ra hain zuzen ere. Sarrerak Victoria Eugenia antzokiko leihatilan egongo dira salgai otsailaren 13an, astelehenean, 2€-tako prezioan.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/02/10-an argitaratua