Herrerako emakume bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxisten biktima-bizirauleak omentzeko helburua dute
Ekialdeko Barrutiko emakumeen ekarpenak aitortzeko eta zabaltzeko hiru atril berri jarri dira Altzako kaleetan; hain zuzen, Herrerako emakume bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxisten biktima-biziraule diren emakumeen omenezko atrilak dira. Atrilen inaugurazio ofiziala martxoaren 8aren egitarauaren barruan programatuko dute.
Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak bultzatuta, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Altzako Historia Mintegiarekin elkarlanean abian jarritako proiektu baten barruko egitasmoa da hau. Orain arte, besteak beste, honako atrilak jarri dira: bi Bidebietan Dolores Ibarruri politikariari eta Gloria Fuertes idazlearen omenez, beste bi Intxaurrondon Dolores Goia euskarako irakaslea eta Bizenta Mogel idazleari eskainiak, eta azken bat Buenavista-Altzan emakume batelariei eskainia.
Atrilen diseinuaren egilea Teresa Castro ilustratzaile intxaurrondotarraren izan da.
Hona hemen berriki jarritako
hiru atrilen inguruko informazioa:
Emakume bolariak
Duela 30 urte baino gehiago, Herrerako emakume talde batek hain maskulinoa zen boloen mundua desafiatzera ausartu zen Gipuzkoako lehen emakume bolari federatuak bihurtuz.
Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak
Indarkeria matxistaren biktima-biziraule diren emakume guztiei, eta indarkeria matxista guztien prebentzioan, arretan, erreparazioan eta desagerraraztean egunez egun borrokatzen eta lan egiten duten guztiei omenaldian.
2024/01/24-an argitaratua