Etxegintzak QR sistema bat ezarri du aldez aurretik hitzordua eskatzeko

Web bidez, telefonoz eta aurrez aurre ez ezik, QR kode baten bidez ere lortu ahal izango da aurretiko hitzordua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurre hitzordurako QR kodea
Etxegintzan, osasun-krisia dela-eta aurrez aurrekoak ez diren bideak indartzeko, eta gure zerbitzuaren izapideak arintzeko, QR sistema bat aktibatu dugu, edo erantzun azkarreko kode bat, modu azkar, erraz eta eskuragarrian, herritarrei aukera ematen diena aldez aurretik hitzordua lortzeko beren gailu mugikorraren bidez.

Kode horrek gure webguneko formulario interaktibora eramango zaitu (www.donostia.eus/etxegintza), eta bertan automatikoki formalizatu ahal izango duzu zure hitzordu pertsonalizatua.

2021/04/16-an argitaratua