Duela aste batzuk Illunbe inguruan izandako lur-jausia dela eta, Udalak erabaki du segurtasun arrazoiengatik, ez irekitzea lurpeko aparkalekua Realaren hurrengo futbol partidaren 2 egunetan: osteguna, hilak 20, eta igandean, otsailak 23.
Beste partida egunetan bezala, Miramon pasealekuan aparkatu ahal izango da (Poliklinikako errepide zaharra)
Herritarrei gomendatzen zaie, ahal den neurrian, partidetara joateko garraio publikoa erabiltzea.