Martutenen partaidetza prozesu bat antolatu du Donostiako Udalak, herritarrekin definitzeko zeintzuk izango diren Martutene Pasealekuaren ingurua hobetzeko irizipide eta aukerak.
Hasierako fasean 3 bilera egingo dira, eta auzoari irekitako lehen bilkura irailaren 12an egingo da, ostegunean, 18:30ean Gaztelekuan (Martutene Pas. 48)
Auzotar guztiek izango dute bertaratzeko aukera: haur eta gazteekin aparteko saioak antolatuko dira beste data batzuetan Haurtxokoan eta Gaztelekuan.