Donostiako hondartzetako eguzkitakoen zozketan izena emateko azken egunak

Abisu honetan aurkituko dutuzu izen ematearen xehetasun eta behar guztiak. Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 29

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
       

Zozketan sartzen diren eguzkitakoak

       
  • Kontxako Hondartzan: 440 toldo (8 egokituak)  
  • Zurriolako Hondartzan: 240 toldo (8 egokituak)      
  • Ondarretako Hondartza: 424 toldo (12 egokituak) / 98 karpa / 198 itzalkin







Ezgaitasunen bat dutenentzako erreserba


28 toldo (8 Kontxan, 8 Zurriolan, 12 Ondarretan) erreserbatuko dira  

Ezgaitasunen bat dutenentzako erreserbatuak dauden eguzkitakoak eskatzeko aukera izateko: gutxienez A, B edo 7 baremoko mugikortasun murriztuaren ziurtagiri ofiziala. Online aurkeztuz gero, ziurtagiriaren irudia jasotzen duen fitxategi bat erantsi behar da. Bertaratua eginez gero, nahikoa da jatorrizko ziurtagiria erakustea.        

Izen ematea

   
  • Datu pertsonalak ematea        
  • Hondartza aukeratzea (hondartzen planoa ikusi)        
  • Ondarretan: eguzkitako mota adierazi (toldo-itzalkina-karpa) eta gunea aukeratu planoan azaltzen den bezala (1. gunea, 2. gunea edo biak)      
  • Kontxan: gunea aukeratu planoan azaltzen den bezala (1. gunea, 2. gunea edo biak)  
  • Izen ematea bukatzerakoan, lokalizatzaile bat emango zaizu, eta, horrekin eta NANarekin batera, zozketari buruzko informazioa lortu ahal izango duzu







Tramitea nola egin

       
Tramitea nola egin aukera dezakezu:        







Betekizunak

       
  • Nahi duenak parte har dezake, naiz eta Donostian bizi ez      
  • Eskatzaileak aduinduna izan behar da      
  • Helbide bakoitzeko bakarrik izen emate bat egin daiteke  
  • 100€ko fidantza jarri behar da: online eskatuz gero, banku txartel baten kargura. Udalinfo bulegoetan eskatuz gero, kontu batean helbideratuz (fidantza itzuliko da eskatu den eguzkitakoa ezin bada aukeratu, eta galduko da, aukera izanda, uko egiten bada) Eguzkitakoa lortuz gero, tasatik deskontatuko da.







Behin-behineko zerrendak


Urtarrilaren 30ean argitaratuko dira, goizeko 09:00tan        

Informazio gehiago

       

2015/01/27-an argitaratua