Eskolako Big Band Jazzaldian arituko diren tokiko taldeen aukeraketa-kontzertuetan

Kontzertua apirilaren 11n izango da, Victoria Eugenia Cluben.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
57 JAZZALDIA - BIG BAND

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako BIG BAND taldeak kontzertua eskainiko du Jazzaldiaren 57. edizioan, bertako taldeak aukeratzeko emanaldien barruan. Big Band taldeak itxiko du kontzertu-ziklo hau, apirilaren 11n Victoria Eugenia Cluben. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, eta gonbidapena kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango da 17:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Aurten aurkeztu diren 41 proposamenetatik, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 57 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

BIG BAND
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako BIG BAND taldea 1999 urtean sortu zen, Iñaki Salvador (Donostia, 1962) musikagile, piano jotzaile, soinujole eta moldaketagilearen gidaritzapean. Eskolako Musika Modernoaren departamentuaren baitan sortu zen taldea, eta hastapenetatik gaur egun arte Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikaslez osatua dago bere osotasunean.

Egun, Musika Eskolak bi BIG BAND ditu; ikasle kopurua eta honenbestez eskaria handitu ahala sortu zen bigarrena. Mikel Romero Laibarrak zuzentzen du IV Mailako Big Band-a, eta III Mailako Big Band-a aldiz, Ibon Irijoa Cortes eta Eduardo Salvador Gil-ek zuzentzen dute.

Hogeitabi urte hauetan ikasle ugari igaro dira taldetik; bizipenak bizipen, Big Band honek hainbat kontzertu eskaini ditu bere ibilbide musikalean zehar, bai Donostian eta baita ere Gipuzkoako beste zenbait herritan ere.

Big Band-ak errepertorioa zabala eta anitza da; jazz klasikotik hasi eta blues, funky, latin-jazz edo rock estiloko gaiak aurkituko ditugu bere kantutegian.

MUSIKARIEN ZERRENDA: Mikel Romero, Ibon Irijoa (zuzendaritza), Diego Garcia (bateria), Jon Ander Amigo, Patxi Villanueva (baxua), Michel Benet, Aitor Suarez (gitarra), Irene Del Amo (pianoa), Larraitz Uralde, Mikel Muñoz,Ramon Irizar, Ibon Irijoa, Duncan Cameron (saxoa), Eneko Gomez, Marc Frederic, Juanan Diez (tronboia), JoseMari Dorronsoro, Raul Bautista, Ander Peñalba, Alberto Santos (tronpeta), Javier Samper, Maya Samper, Natalia Izquierdo (ahotsa).

Big Band taldeko kideak

Erlazionatutako dokumentuak

2022/01/25-an argitaratua