Herritarrentzako gomendioak
Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta,
komeni da garaiz ateratzea.
Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, azaroaren 26an, igandea, Dbus hiri autobusen erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:20tik 13:00etara bitartean (Trintxerpe-Altza-Molinao arteko 38. lineako bidaiena izan ezik).
DBUSeko albistea
TAO
Egoiliarrentzako
Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoretan aparkatzeko, destinoko eremuko TAO txartela dutenen baldintza berberetan,
azaroaren 23tik, azaroaren 28ra arte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu
ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan), araututako ordutegiaren barnean.
Informazio gehiago: www.donostia.eus, www.maratondonostia.com, www.dbus.eus, www.lurraldebus.eus eta hemen gehitzen ditugun PDF artxiboetan