Aste Nagusia: Trafiko neurriak, TAO, DBus, trenak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren larunbatean, abuztuak 8, gure hiriko jai astea, Aste Nagusia, hasiko da. Gertakari hori delaeta, trafiko neurri batzuk hartu behar ditu Udalak, batez ere hiriaren erdialdean eragina izango dutenak. Helburua bikoitza da: batetik, Bulebarreko jai gunea eta Alderdi Ederreko su-jaurtiketa aldea babestea, eta, bestetik, trafiko pilaketak eta arazoak gutxitzen saiatzea.  

Horretaz gain, bertakoen aparkalekuak babesteko eta zirkulazioa bermatzeko, kale hauetan bertakoak, larrialdi zerbitzuak, garraio publikoa eta baimendutakoak baino ezin izango dira sartu: Erdialdean, Salamanca pasealekuan, Jose Migel Barandiaran pasealekuan, Itsasargi pasealekuan, Mirakontxa pasealekuan, Fede pasealekuan, Baenako Dukearen pasealekuan, Izaburu eta Sanserreka kaleetan eta trafiktrafiko itxituren barnealdean, baldin eta zerbitzu berezien egoerak horretarako bidea ematen badu.  

TOA


1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan 2015eko abuztuaren 7tik 17ra bitartean, biak barne.  

TRAFIKO ETENALDIAK JAI GUNEAN

 
Bulebarren, trafikoa 8 -15 bitartean artean18:30etik 01.30etara etengo da egunero (garraio publikoa izan ezik, 21:30etatik 00:00etara ). Dena den, hilaren 8an, Aste Nagusiaren hasiera-ekitaldia delaeta, etenaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da; abuztuaren 10ean berriz, Bizikleta Festa dela-eta, 15:30ean hasiko da.  

Egunero, su artifizialak direla-eta, 21:30etik 00:00etara itxiko da Erdialdea (eta Mirakontxa, Sanserreka eta Aldapeta eta Aieterekiko loturak). Horregatik, herritarrei gomendatzen diegu, ahal izanez gero, auto pribatua ez hartzeko hiriaren erdialdera etortzeko aste honetan, jai ekitaldiz beteta egongo da-eta.  

18:30etik 21:30era. Askatasun hiribidetik eta Erregina Erregentearen kaletik Bulebarrera arteko eremua itxiko da. Etenaldi hau ez da garraio publikoarentzat. Itxiturak bidegurutze hauetan egongo dira:  
  • Bulebarra-Legazpi  
  • Garibai-Peñaflorida




21:30etik 00:00etara. Arestian aipatutako itxiturez gain, San Martin kaletik eta Kolon pasealekutik hiriaren erdialdearen iparraldera doan eremua ere egongo da itxita. Bertan, garraio publikoa eta bertakoak baino ezin izango dira sartu. Itxiturak bidegurutze hauetan egongo dira:  
  • Lapurdi plaza, Erdialderantz (desbideratzea Kolon pasealekutik)
  • Euskadi plaza-Santa Katalina zubia (desbideratzea Frantzia pasealekutik)  
  • Espainia plaza-Argentinako Errepublikaren pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubitik Gros aldera)  
  • San Martin-Foru pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubia eta Gros aldera)  
  • San Martin-Easo kalea (desbideratzea San Martin kaletik)  
  • San Martin-Hondarribia kalea (desbideratzea San Martin kaletik)




Abuztuak 8-14 bitartean, 23:15etik 01:30 arte, ibilgailu mota guztiek galarazita izango dute Elkano kaleak, Gipuzkoa plazak eta Txurruka kaleak osatzen duten oinezkoen gunera sartzea Legazpi kaletik, Bulebarretik, kaleko antzerkiaren ekitaldi bat dela-eta.  

ZEZEN SUZKOA

 
Egunero, izango da, 23:30an hasita. Askatasun hiribidetik atera, Miramar kalea zeharkatu eta Hernani kaletik Bulebarrreraino joango da. Zezen suzkoa Askatasun hiribidetik igaro arte, alde horretako geralekuetan dauden autobus nahiz taxiak ezin izango dira ez atera ez inola ere mugitu. Debekua ibilgailu partikularrei ere badagokie.  

Aurten 15ean arraltsaldeko 20:00etan Gipuzkoa plazatik Londres Hoteleraino eramango dituzte zezen suzkoak gauetik azken entzierrorako. Hibilbide hau egingo dituzte: Peñaflorida, Hernani, Andia, Miramar, Askatasun hiribidea, Easo.  

ALDAKETAK GARRAIO PUBLIKOAN

 
 
Egunero, Bulebarra trafikorako itxita egongo da, Legazpi kaletik abuztuaren 8tik 15a arte, 18:30etik 21:30 arte. Etenaldi hau ez da izango garraio publikoarentzat. Abuztuaren 8an baina, 17:00etan itxiko da eta, abuztuaren 10ean, 15:30etan.

Autobusek Bulebarren dituzten azken geralekuak Okendo eta Legazpi kaleetan jarriko dira.  

GERALEKU ALDAKETAK
 
  • 13. Altza: Bulebarren duen azken geralekua ez da lekuz aldatuko.  
  • 5. Benta Berri, 16. Igeldo, 25. Añorga: azken geralekua Okendo kalean izango dute, Kamino kalearen eta Askatasun hiribidearen arteko etxadian.  
  • 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo: azken geralekua Legazpi kalean izango dute.  
  • 21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene, 28. Amara-Ospitaleak: azken geralekua Okendo kalean izango dute, Kamino kalearen eta Askatasun hiribidearen arteko etxadian.  
  • 31.Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Azken geralekua Gipuzkoa plazan izango du,14 linearen puntu berdinean.  
  • Taxiak: Bulebarren, Udaletxearen ondoan, dagoen taxi geralekua ezin izango da erabili.




SU ARTIFIZIALENGATIKO ETENALDIA 21:30ETIK 00:00ETARA
 
Egunero, abuztuaren 8tik 15a arte, 21:30etik 00:00etara, Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa delaeta, trafikoa etenda egongo da erasandako aldean.
5. Benta Berri, 25. Añorga: azken geralekua Londres hotelekoa izango da.
16. Igeldo,18. Apaizgaitegia: azken geralekua Zubieta kalean izango dute.  
13. Altza: Bulebarren duen azken geralekua ez da lekuz aldatuko.
8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo: azken geralekua Legazpi kalean izango dute.  
21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene, 28. Amara-Ospitaleak: azken geralekua Okendo kalean izango dute, Kamino kalearen eta Askatasun hiribidearen arteko etxadian. Adi!: autobusek ibilbide hau egingo dute: Bengoetxea, Idiakez, Prim,  
Moraza eta Urbieta.  
19. Aiete: Aldapetatik jaistean, San Martin kalean bira egingo du eta azken geralekua San Bartolome kalean izango du.  
40. Gros-Antiguo-Igara eta 36. San Roke-Aldakoenea: Askatasun hiribidean izango dute geraleku bat, Okendo eta Idiakez kaleen arteko etxadian. Adi!: autobus hauek ezkerretara biratu beharko dute Askatasun hiribidetik Bergara kalera joateko.  
31.Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Azken geralekua Gipuzkoa plazan izango du,14 linearen puntu berdinean.
33. Larratxo-Intxaurrondo-Berio, Londres geltokian izango du azken geralekua.  
T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: 21:30etik aurrera eta Zubieta kalean izango dute.
A1, A2. Hernani (Martutenetik): 21:30etik aurrera ibilbidea honakoa izango da: Bengoetxea, Idiakez, Prim, Moraza eta Urbieta.  
G1. Hernani (Aietetik), G2. Hernani-Andoain: gaueko 21:30etik 00:00etara ibilbide laburra egingo dute. G1. lineak San Bartolome kalean izango du azken geralekua eta G2.ak, berriz, Zubieta kalean.  
Ekialdebus: hiriaren erdialdean dituzten geralekuei eutsiko diete.  
Z1. Aia-Orio, Z2. Zarautz-Zumaia (N-634), Z3. Zarautz-Zumaia (A8), Z4. Azkoitia: Askatasun hiribideko geralekua Aste Nagusi osoan erabiliko dute. Baina 21:30etatik aurrera zerbitzu guztiak (larunbat gauekoak ere) Pio XII.aren hiribidetik sartu eta aterako dira.  

AUTOBUS ZERBITZU BEREZIAK
 
Abuztuaren 8tik 15a arte, ondoko zerrendako autobus zerbitzuek gaueko 00:50 arte iraungo dute. Bulebarra berriro zabaltzen denetik, hau da, 00:00etatik, autobusen geralekuak betikoak izango dira.  

5. Benta Berrri, 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Eguía-Intxaurrondo Sur, 13. Altza, 14. Bidebieta, 16.Igeldo, 18. Apaizgaitegia/Seminario, 19. Aiete (hasta Oriamendi), 21. Mutualidades-Anoeta, 25. Benta Berri-Añorga, 26. Amara-Martutene, 28. Ospitaleak,29. Hego Intxaurrondo/Sur 32. Puio-Errondo, 33. Berio, 36. San Roque-Aldakoenea, 37. Rodil-Zorroaga.  

Oharra: Urbieta 6 eta 12ko geralekuak Urbieta 58an jarriko dira (21, 26, 28 eta 36. lineak). Modu berean, Aste Nagusiko egun guztietan gaueko zerbitzuak (”gautxoriak”) egongo dira, goizeko 1:00etatik 5:00ak arte(B1, B2,B3, B4, B6) edo 1:15etatik 4:45 arte(B8, B9, B10), segun  
eta zein lineatan. Gainera, abuztuaren 14an 7:00ak edo 7:15ak arte luzatuko dira eta bai larunbata 8an naiz 15ean 6:00ak edo 5:45ak arte.

Líneak:  
  • B1. Benta Berri- Añorga.  
  • B2 Aiete-Bera Bera  
  • B3. Egia-Intxaurrondo.  
  • B4. Amara-Erribera-Martutene  
  • B6. Altza  
  • B7. Igeldo. (Egunero 1:00etatik 2:00ak bitartean. Abuztuaren 9,14 eta 16an beste irteera bat izango da 3:00etan).  
  • B8.Miraconcha-Benta Berri-Seminario  
  • B9.Amara-Errondo-Puio  
  • B10.Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista




Zerbitzu horiek Bulebarren dituzten ohiko geralekuetatik aterako dira.  

OHARRA: Askatasun hiribidea 22:00etan (puntuan) itxiko da ibilgailu guztietarako; hortaz, hiribide honetatik joaten diren autobusek lehenago sartu beharko dute.  

GAUEKO LASTERKETA ABUZTUAK 8, 00:50ETAN.

 
Ibilialdia 5 KM: Alderdi Eder, Hernani, Andia, Miramar, Askatsun Hiribidea, Easo, Zubieta, Concha Pasealekua (errepidetik), Antiguoko Tunela (errepidetik), Ondarretako lorategiak.  

Iturrian bira egin eta Ondarreta lorategiak, Antiguoko tunela (oinezkoa), Concha Pasealekua(oinezkoa), Miramar, Andia, Hernani (konoekin banatuta), Alderdi Eder, Helmuga.  

BIZIKLETA ETA PATINEN LASTERKETA 11:00

 
Abuztuaren 10ean 11:00-tik aurrera bizikleta eta patinen lasterketa bat ospatuko da honako ibilbidearekin:  

Jose Miguel Barandiaran pasealekua, Zurriolako hiribidea, Zurriolako zubia,Erregina Erregentearen kalea, Bulebarra, Hernani kalea, Askatasun hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa, Matia, Karmelo Etxegarai, Sert plaza, Resurreccion Maria Azkue, Elias Salaberria, Europa plaza, Tolosa hiribidea, Zumalakarregi hiribidea, Kontxa, San Martin kalea, Foruen pasealekua, Santa Katalina zubia, Euskadi plaza, Frantzia hiribidea, Federico Garcia Lorca, Mundaiz zubia, Gernikako Arbola, Foruen pasealekua, Argentinar Errepublikaren pasealekua, Zurriolako zubia, Zurriolako hiribidea, Jose Miguel Barandiaran pasealekua.  

Lasterketa igarotzean trafiko mozketak izango dira.  

PASALEKU BERRIA.

 
Pasalekua berria abuztuko 3etatik 20etara itxia izango da .  

Informazio gehiago Donostia Kalean atalean

2015/08/06-an argitaratua