Babes publikoko etxebizitzen eskaerei puntuak ematea

Baremazioa berritzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Etxegintzak eguneratu egin ditu alokairuko babes publikoko etxebizitzen eskaera guztiei esleitutako puntuazioak, 2022ko maiatzaren 5era arte egindakoak.

Puntuazio berriak emateko, kontuan hartu dira 2020ko ekitaldiari dagozkion datu fiskalak, bai eta interesdunek data horretara arte aitortutako inguruabar pertsonalak ere.

Birbaremazio horren ondoriozko zerrendak babes ofizialeko etxebizitza guztiak eta zuzkidura-bizitoki guztiak esleitzeko erabiliko dira, eraiki berriak izan, hala nola Jolastokietako Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Intxaurrondoko Adinekoen Apartamentua, edo beste sustapen batzuetan hutsik geratzen direnak.

Nola kontsulta daiteke puntuazio berria?


Emandako puntuazioaren aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Etxegintzako bulegoetan bertan, hitzordua eskatuta edo erregistro telematiko bidez.

Informazio gehiago:
Baremazioa berritzeko akordioa
Baremazioa

2022/05/26-an argitaratua