Atotxako geltokia birmoldatzeko obren eraginak

Iztuetako biaduktua kentzeko lanengatik aldaketak egingo dira inguruko kaleetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Atotxako tren geltokia birmoldatzeko lanek aurrera darraite, eta hauek datozen hilabeteetan geltokiaren inguruan hainbat mugikortasun aldaketa sorraraziko dituzte. Kanalizazioak desbideratzeko fasean daude, hain zuzen ere Telefonicako eta Iberdrolako sareak desbideratzeko. Obra hauek, besteak beste Dbus geltokiaren mugitzea ekarriko du Frantzia pasealekuan. Inguruko kaleetan hurrengo eragina izango dute obrek:

Frantzia pasealekua


Frantzia pasealekuan eraginak nabarmentzen dira, eta besteak beste Dbuseko geltokia lekuz aldatu da, hainbat metro aurreratuz:
  • 17-Gros-Amara-Miramon
  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo
  • 37-Rodil-Zorroaga
  • 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete

Aldaketa hauek hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten da.
  • Egiako arrapala: Egiara sartzeko arrapala moztuta geratuko da Egiako pasabidetik aste honetatik aurrera. Eten hori obraren iraupen osoan luzatuko da, gutxienez; izan ere, obrak iraun bitartean egingo diren gainerako jarduketek eragingo diote, hala nola etorkizuneko geltokiko pantaila-hormak eraikitzeak.
  • Nestor Basterretxea plaza: Nestor Basterretxea plazak, Egiako pasabidetik Tabakalerako aurrealderaino. Bertan, oinezkoei faseka egingo diren obrek eragingo diote 4 eta 6 aste bitartean. Obra hauek, zonako garajeetako larrialdietako irteera berria egiten amaitzen denean hasiko dira.


Tomas Gros eta Miserikordia kaleek noranzkoa aldatuko dute abenduaren 1etik


Aldaketa hori Iztuetako biaduktua kentzeko obrei dagokie



Iztuetako biaduktua kentzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta inguruko trafikoan eragina izango dute. Gaurtik aurrera, abenduak 1, bi kalek beren ohiko noranzkoa aldatuko dute biaduktuaren azpitik autobusak igarotzeko lanak egin ahal izateko, hau erabat kendu arte. Zehazki hurrengo kaleak izango dira:
  • Tomas Gros kalea. Iztueta inguruan, Tomas Grosen eta Iparragirren bizi diren bizilagunak, Mirakruzera atera ahal izango dira, eta sarrera Frantzia - Iztueta pasealekutik egingo dute.
  • Miserikordia kalea. Egiako galtzadan izango du irteera galibo txikieneko ibilgailuentzat (2.30 m). Gainerako ibilgailuentzat irteera Iztuetako egungo biaduktuaren azpitik izango da, Egiarako noranzkoan.

Bestalde, Iparragirre kalea, Iztueta eta Mirakruz artean, zaku-hondo bat izango da, bertakoei eta hoteleko erabiltzaileei sarrera baimendua izango duena. Beraz, kalea sarrera eta irteerarako bakarrik geratuko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/18-an argitaratua