"TREBA Gazteak" doako prestakuntza sexualitateari buruz
Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan izango da, apirilaren 18an
TREBA Gazteak doako prestakuntza-programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako gazteen eskura jarri du, udaletako Gazteria Departamentuekin lankidetzan.
18-30 urte bitarteko gazteei beren ahalduntze-prozesuan eta garapen integralean lagundu nahi dien prestakuntza-eskaintza da
. Xedea da gazteen emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesuak sortu eta finkatzea. Izan ere, landu nahi diren gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.
Asmo horrekin, TREBA Gazteak taldeak
sexualitatea, ongizate emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzeko formazioak eskaintzen ditu, eta Donostian, sexualitateari buruzko saio hau antolatu da:
Zer dakit nire sexualitateaz? Nire nahiak, nire erabakiak
Formatzailea: Ágeda Blasco
Apirilak
18
17:30-20:30
Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13 - Bidebieta)
Prestakuntza
presentziala eta doakoa izango da eta parte hartu ahal izateko
izena ematea beharrezkoa izango da web honen bitartez:
www.kontadores.eus
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
X: @DssGazteria
Instagram: @DssGazteria eta @dss_kontadores
2026/04/07-an argitaratua