Urriak 1: trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak hirian

Maratoi Erdia 10:00etan hasiko da eta 12:30 alderako amaitzea aurreikusten da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, urriaren 1ean, Maratoi Erdia izango da hirian. 10:00etan hasiko da eta 12:30 alderako amaitzea aurreikusten da. Proba Erdialdetik, Amaratik, Antiguatik eta Grosetik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.

Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.

Mozketak eta aukerak

  • Boulevard zumardia 7:30etik 13:30ak inguru arte itxita egongo da
  • 9:45etik itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. 12:30ak aldera kaleak hauek irekitzea aurreikusten da

Hauek dira trafiko aukerak

Ibilbidea

Itzuli txikia
Alderdi eder – Hernani – Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea – Urbieta – Mendeurrena - Araba – Antso Jakituna (180º biratzea azken zebrabidean, Pio XII.a baino lehen) - Antso Jakituna – parkea – Gernikako Arbola– San Martin (kontrako noranzkoa) – Bergara (kontrako noranzkoa) – Askatasunaren hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa plaza (kontrako noranzkoa) – Legazpi (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea (errei nagusia-kontrako noranzkoan) – Argentinako Errepublika (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola– Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Zurriola - Erregina Erregeordea (bus erreia) – Boulevard

Itzuli handia
Hernani - Andia – Miramar – Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoa) – Easo (kontrako noranzkoa) – Zubieta (kontrako noranzkoa) – Clara Campoamor – Kontxa – Zumalakaregi – Tolosa hiribidea - Europa plza. E - Tolosa hiribidea (180ºtako bira-azken aurreko zebrabidea) - Tolosa hiribidea - Europa plza – Tolosa hiribidea – Zumalakarregi – Satrustegi – Kontxa - San Martin (kontrako noranzkoa) - Easo (kontrako noranzkoa) - Errondo - Anoeta (Atano-Estadioari bira) - Errondo - Manuel Collado (kontrako noranzkoa) - Antso Jakituna (kontrako noranzkoa) – Araba parkea (kontrako noranzkoa) - Mendeurrena (kontrako noranzkoa) - Urbieta (kontrako noranzkoa) – San Martin (bidegorria) - Bergara (kontrako noranzkoa) -Askatasunaren Hiribidea – Idiakez (kontrako noranzkoa) – Gipuzkoa (kontrako noranzkoa) – Legazpi (kontrako noranzkoa) – Boulevard (kontrako noranzkoa) – Erregina Erregeordea errei nagusia (kontrako noranzkoa) – Argentinako Errepublika (kontrako noranzkoa) – Santa Catalina zubia (kontrako noranzkoa) – Ramón María Lili – Zurriola – Lapurdi plaza (180ºtako bira-bus erreia) – Erregina Erregeordea (bus erreia) – Boulevard - Hernani – Alderdi Eder.

Garraio publikoa

Gutxi gorabehera 9:30etik 12:30era Dbusen zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira.

Era berean, 9:30etik 11:30era Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean eta TB6 Taxibus Ulia zerbitzuan izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gain.

Ekialdebuseko linea batzuk aldaketak jasango dituzte.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/09/28-an argitaratua