Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 19. ekitaldia

Zabaldu da on line aukeratzeko epea! Martxoaren 1etik apirilaren 2ra arte margolan gustukoenak hautatu ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldi honetan, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Ekitaldi honetan 2.700 parte-hartzaile eta 1.800 margolan inguru aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Honako honetan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena betetzen denez, parte hartu duten haur zein gazteei, hurrengo hausnarketa egitea proposatu diegu: "Mundu osoan betetzen al dira oinarrizko eskubideak? Eskubide berriak gehitu beharko lirateke?" Marrazki edo konposizio artistiko baten bidez, eta edozein marrazketa teknika erabiliz, beraien ustez garrantzitsuenak diren edo falta diren eskubideak adieraziz.

Parte hartzeko jarraibideak:

  • Sakatu “Margolanak aukeratu” lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.
  • Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
  • Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” botoia sakatuta.
  • Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta

2023/02/27-an argitaratua