Alkateak Aste Nagusia umorez eta gogoz bizitzen jarraitzeko deia egin du
Eneko Goiak “balantze positiboa” egin du jaien erdialdean
Aste Nagusia bere erdialdera iritsi da, eta, ohi bezala, Donostiako Udalak hamaiketakoa ospatu du, aste honetan posible egiten duten pertsona, erakunde eta elkarte guztiei eskerrak emateko.
Donostiako alkate Eneko Goiak aukera baliatu du jaien lehen erdiaren balantzea egiteko, eta honakoa azpimarratu du:
“Orain arte balantze oso baikorra egin dezakegu. Larunbatean arratsaldean kanoikada bota zenetik gaur arte programatutako ekintza eta ospakizun guztiak normaltasun osoz eta jendearen parte-hartze handiarekin gauzatu dira, eta jaien egitarauaren inguruan ez da aparteko gertaerarik izan”.
Horren harian, Goiak donostiarrei eskatu die
“Aste Nagusia umorez eta gogo handiz bizitzen jarraitzeko”, eta segidakoa gaineratu du: “Donostiarrak jaietan gogotsu parte hartzen ari dira, baita Gipuzkoako eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik zein egun hauetan gure hiria ezagutzera etorri diren pertsona asko ere”.
Horiek horrela, Donostiako alkateak gogorarazi du, “
oraindik egunak gelditzen direla jaiaz gozatzeko, egitarau zabalarekin. Espero dut jaiak orain arte bezala burutzen jarraitzea”.
Azkenik, Eneko Goiak eskerrak eman dizkie “
Aste Nagusia antolatzen laguntzen duten langile eta boluntario guztiei, euren lana gabe ez litzatekeelako posible izango horrelako jai aste bat egitea”.
2025/08/13-an argitaratua