Urtarrilak 10: Elurrak Plana eta Atea Zabalik Zerbitzua aktibatzen dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eguraldiaren iragarpena ikusita  Atea Zabalik Zerbitzua aktibatuko da gaur Donostian.    

Gau hotzetan kalegorrian dauden pertsonak artatu ahal izateko Udalak neguko dispositibo bat jartzen du abian, Atea Zabalik Zerbitzua, honek urte osoan etxerik gabekoentzat eskaintzen den zerbitzua indartzen du. Helburua da hotzaldietan inor kalean geratu ez dadin    

Zerbitzua eskaintzearekin batera protokolo bat konpartitzen da suhiltzaile, Udaltzaingo, SOS Deiak eta kalean bizi diren pertsonekin lanean ari diren elkarteekin. Elkarlan honi esker, iragarritako hotzaldietan kalean topatzen dituzten etxegabeei aterpe zerbitzuaren berri eman ahal izango diete.    

Fase horia: Aurrealerta  

Tenperatura baxuak (izotza) eta kota baxuetan (0-300 m) elurra iragartzen denean aktibatuko da Elurrak Plana, eta egoera lehengoratu arte edo hurrengo fasea (FASE LARANJA) martxan jarri arte mantenduko da.   

Abisu hau definituko duten atalaseek ez dute zerikusirik soilik irizpide klimatologikoekin; aitzitik, kontuan hartuko dira ere kale eta errepideetan neguko garbiketa erraztea xede duten irizpideak, garbiketa horrek ahalik eta eraginik txikiena izan dezan gizartean.   

Elurrik edo izotzik izanez gero zuzenean erabil dezaten, gatza banatuko da    

2019/01/10-an argitaratua