Irekita Udalinfoko arreta zerbitzu berria Arroka plazan

Abenduaren 2tik aurrera Udaletxean (Ijentea 1) ez da arreta zerbitzurik egongo

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
   

Udalinfo Arroka plazan

   
Easo 41eko zerbitzuaren osagarri, bulego berri bat ireki du Udalinfok abenduaren 2an Arroka plazan; bertan herritarren esku egongo dira 5 arreta gune, autozerbitzu makina bat eta tramitazio elektronikoko bi gune. Egoitza hau tramite elektronikoak bultzatzeko pentsatuta dago.    
Ordutegia: 9:00-14:00  


Udalinfo, Easo 41

   
Udalinforen bulego nagusia Easo 41 kalean dago.              

Goizeko eta arratsaldeko ordutegian, udal-tramite desberdinak egiteko zerbitzu integrala eskaintzen du; 200 m²-ko egoitza honek hiritarrak artatzeko 12 gune eta donostiarrei zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzeko teknologia eta langile gaituak ditu.  

Bere arreta-ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; arratsaldeko ordutegia duen bakarra.        

Udaletxean ez da arreta zerbitzurik egongo

   
Abenduaren 2tik aurrera, Udaletxeko bulegoetara (Ijentea, 1) gerturatzen diren hiritarrek urrian martxan jarri zen autozerbitzu makina bat aurkituko dute, baina momentuz errolda tramiteak bakarrik egin ahal izango dira. Laster funtzio berriak gehituko dira.    

2019/11/28-an argitaratua