Trafiko mozketa Easo Kalean larunbat honetan 08:00etatik 11:00ak arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Amaran zegoen bainu etxe zaharreko lursailaren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak direla kausa, induskatu bitartean kalera gauzak eror daitezkeenez gero, ezinbestekoa da zirkulazioa guztiz etetea larunbat goizean.  

Hala, larunbatarekin gertatzen den urriaren 17ko 08:00etatik 11:00ak arte. Easo kalean erabat etenda egongo da ibilgailuen zirkulazioa Mendeurrenaren plazatik Aldapetaraino. Halaber, oinezkoak ere ezingo dira ibili Larramendi eta Urdaneta kaleen artean.  

Halere, Musika Kontserbatoriora sartzea izango da Larramendi kaletik, eta Donostia 2016ko bulegoetara eta Udaltzaingora, Urdanetatik.

2015/10/16-an argitaratua