20.000 erraboil eta 35.000 landare banatuko dira

Hilaren 18, 19 eta 20an hiriko hainbat tokitan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hiriko lorategietatik erretiratutako milaka erraboil eta landare loredun herritarren artean banatuko dira aste honetako hiru egunetan:
  • Asteazkena 18: Ramon Labaien plazan
  • Osteguna 19: Ondarreta pasealekuan
  • Ostirala 20: Pio XII.aren plazan

Hiru egunetan, 10:30ean hasiko dira landareak banatzen, agortzen diren arte.

Zehazki 20.000 erraboil inguru banatuko dira, tulipenak, hiazintoenak eta nartzisoenak. Azken horiek, ez dira Frantzia pasealekuko nartziso ospetsuak, beste leku batzuetakoak baizik; Frantzia pasealekukoak berriki moztu egin badituzte ere, erraboilek hor jarraitzen dute, datorren urtean berriz hazi daitezen.

Era berean, 35.000 bat landare loredun banatuko dituzte: hilerri-liliak, udaberri-loreak eta ahuntz-prakak, nagusiki.

2022/05/16-an argitaratua