Uztailak 1, 2, 3: Frantziako Tourra

Trafiko eta oinezkoentzako bide-mozketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Uztailaren 2an, igandea, Donostian amaituko da Frantziako Tourraren bigarren etapa, eta astelehenean, uztailaren 3an, Donostia zeharkatu eta Baionarantz abiatuko da. Ekitaldi hori antolatzeak aldaketa handiak eragingo dizkio hiriko zenbait gunetako trafikoari uztailaren 1ean hasita. Hori dela eta, joan-etorriak garaiz planifikatzeko eta, ahal dela, garraio publikoa erabiltzeko aholkatzen da.

Eragin horiek karrera pasatuko den ibilbideetan eta inguruko beste kale batzuetan ere izango dira, eta aldaketa handiak izango dira hiriaren ohiko jardunean.

Udalaren webgune honetan egongo da ibilgailuentzako eta oinezkoentzako informazio eguneratua: www.donostia.eus/Tour2023 bai eta www.letour.euskadi.eus webgunean ere. Bestalde, Waze aplikazioan ere izango da –denbora errealean– trafikoan diren oztopoen eta aterabiderik onenen berri.

Lasterketak igaroko dituen herri eta hiriak, eta ordutegiak

2023/06/26-an argitaratua