2013ko Inauteriak: Tren eta autobus zerbitzu bereziak

Gautxoriak, ibilbide aldaketak, TAO...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

DBUS

 
Otsailak 9 larunbatean eta 10 igandean, 2013ko Inauterien desfilea dagoenez, autobusek beren ibilbideak eta ohizko geltokiak aldatu egingo dituzte.  

Otsailak 9 larunbatean (Inauterietako larunbata), GAUTXORI zerbitzuak ordu bat luzatuko dira, goizeko 5:00ak arte egongo direlarik.  





Otsailak 9 larunbatean eta 10 igandean, 15:45etik aurrera, erdialdeko kaleetan zehar 2013ko Inauterien desfilea dagoenez, autobusek beren ibilbideak eta ohizko geltokiak aldatuko dituzte:  





Otsailak 10 igandean, 10:30etik aurrera, erdialdeko kaleetan zehar 2013ko Haurren Inauterien desfilea dagoenez, autobusek beren ibilbideak eta ohizko geltokiak aldatuko dituzte:  





Euskotren


Euskotrenek otsailaren 9an (larunbatean) eta 10ean (igandean), eguneko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Hendaia linean, 2013ko Donostiako Inauteriak direla eta.  

Zerbitzu berezi hori Lasarte-Donostia-Hendaia lotzen duen ohiko zirkulazioen osagarria izango da, hau da, otsailaren 9an eta 10ean arratsaldez Donostia-Oiartzun artean trenak 15 minuturik behin izango da.  

TAO

 
Inauteriaren ospakizunak sortzen dituen aparkatzeko arazoak direla-eta, baimena emango zaie 0-1, 1-1, 1-2, 2-1 eta 2-2 sektoreetako bizilagunei beraien ibilgailuak araupean dauden beste sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO txartela dutenen baldintza berdinetan.  

Neurria gauzatuko da 2013/02/07ko ostiraletik 2013/02/11ko astelehenera arte, biak barne.

2013/02/07-an argitaratua