Atarizar kalea koexistentzia-bidea izango da

Eraberritzeak Zurriola Ikastolaren ondoko zatiari bakarrik eragingo dio

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Astelehenetik aurrera, Bide Publikoen Zerbitzuak hobekuntza bat egingo du Atarizar kalean, Zurriola ikastolarekin bat egiten duen zatian.


Miguel Angel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “kale-zati hori ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitzarako bidea bihurtu nahi dute, Zurriola ikastolaren inguruko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Izan ere, egunero haur asko joaten dira ikastolara, eta, haiekin batera, baita guraso edo zaintzaile ugari ere.”

Horretarako, galtzadaren kota altxatuko da, kaleko espaloiekin berdindu arte, bai eta janda dauden zintarriak eta oinezkoen pasabideak ere, jarduketa egin ondoren ez baita horren beharrik izango.

Obra erraza da, eta ikastola inguruko oinezkoen segurtasuna hobetuko du. Gainera, Fernando Sasiain eremuko haur-parkearekin konektatuko du inguru hori”, adierazi du Díezek. Jarduketa horren aurrekontua 30.610 euro da. Asfaltatzearekin batera, galtzada konponduko da. Izan ere, ikastolan egiteko zegoen lan hori, duela gutxi ikastetxean egindako obren ondorioz

2022/03/23-an argitaratua