Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldiaren palmaresa

Margolanak herritarrek eta epaimahai ofizialak aukeratu dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 22. edizioak badu jada palmaresa.

2.000 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu dute, eta gogoeta egin dute Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 38.4 artikuluari buruz; gatazka armatuetan gazteenak babestea guztion betebeharra dela jasotzen duena.

Aurten ere ikusgarria izan da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak, artea eta Giza Eskubideak elkartzeko egin duen gonbitari emandako erantzuna, 1.101 marrazki eta 234 horma-irudi aurkeztu baitira.

Aurtengo ekitaldiko sari ofizialak epaimahai ofizialak aukeratu ditu: Xabier Baztarrika margolariak, Elena Odriozola ipuin ilustratzaileak eta Ricardo Ramon Dibulitoon enpresako animazio filmeen ekoizleak. Publikoaren saria, bestalde, 748 pertsonak aukeratu dute udal webgunearen bidez, emandako mila boto baino gehiagorekin.

Aurreko urteetan bezala, lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, apirilaren 23tik 30era bitartean. Larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astegunetan arratsaldez bakarrik, 17:00etatik 20:00etara. Sari banaketa, apirilaren 26an, Donostiako udaletxeko Pleno Aretoan izango da.

PALMARESA

2026/03/30-an argitaratua