60-85 urte arteko donostiar boluntarioen bila

Alzheimerra prebenitzeko ikerketa baterako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
CITA-alzheimer Fundazioa 60 eta 85 urte arteko 2.000 donostiar boluntarioren bila ari da, alzheimerra prebenitzeko ikerketa batean parte hartzeko. Hainbat bizi-ohitura hartuta, alzheimerra edota beste dementzia mota batzuk izateko aukera murriztu daitekeela erakutsi nahi dute ikertzaileek.

'Donostiar ahaztezinen bila gabiltza' leloa du kanpainak, eta "CITA GO-ON" deritzon proiektuaren barruan kokatu dute.

Aurreikuspenen arabera, bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025ean emaitzak izatea espero da.

Parte hartu nahi dutenek: cita-alzheimer.org webgunean dagoen formularioa beteta edota 943 021792 telefonora deituta eman dezakete izena.

2023/11/13-an argitaratua