TREBA Gurasoak proiektuak indarrean jarraituko du udazken honetan

Izena emateko 2 tailer eskainiko ditu urriaren 17tik aurrera, eta hitzaldi bat. Doakoak izango dira eta gurasoak hezkuntza gaitasunetan prestatzera bideratuta egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


TREBA Gurasoak doako prestakuntza-eskaintza da, gurasoei zuzendua, eta haur eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu, hezkuntza-gaitasunei buruzko prestakuntzaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Donostia Gazteriak elkarlanean antolatutako ekimena da, eta, 2025eko urritik azarora bitartean, topaketa hauek eskainiko ditu Donostian:

Hitzaldia "Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin"

  • Trebatzailea: Miren Ros
  • Data: Urriaren 22an, 17:30ean.
  • Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
  • Hartzailea: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
  • Hizkuntza: Euskaraz (itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)

Tailerra "Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?"

  • Trebatzailea: Mireia Centeno
  • Data: Azaroaren 5ean eta 12an, 17:30ean
  • Non: Kirol Etxea (Anoeta)
  • Hartzailea: Haurren gurasoentzat
  • Hizkuntza: Gazteleraz

Tailerra "Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?"

  • Trebatzailea: Sexune Elkartea
  • Data: Azaroaren 17an eta 24an, 17:30ean
  • Non: Intxaurrondo Gaztelekua (Felix Gabilondo Plaza 1)
  • Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
  • Hizkuntza: Euskaraz
Urriaren 22ko hitzaldiak ordu eta erdi iraungo du eta seme-alabekin jarduteko moduari buruzko gako txikiak emango ditu. Plazak mugatuak izango dira lekuak bete arte, eta ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Tailerrak, 4 ordukoak izango dira eta bi saiotan banatuta egongo dira. Gaitasunak lantzeko oinarrizko ezagutzak emango dira, arazoak ebaztea azpimarratuz. Tailerretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena ematea. Plazak mugatuak izango dira, lekuak bete arte. Tailer bakoitzaren data hurbildu ahala, izena emateko epea irekiko da.

Izen-emateak:: https://labur.eus/Treba

Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon, 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
X eta Facebook: @DssGazteria
www.donostia.eus/gazteria

2025/10/01-an argitaratua