Joan den ostiralean aurkeztu zen udaletxean, Atlético San Sebastián Elkarteak antolatutako Lilatoiaren 33. edizioa.Lasterketa herrikoia igande honetan, martxoaren 5ean, izango da, 10:30ean Boulevardetik abiatuta. 6.000 emakumek parte hartuko dute 5 kilometroko orain arteko lasterketarik jendetsuenean. Parte-hartzaileek dutxa zerbitzua izango dute Paco Yoldi Kiroldegian eta Belodromoan.Kontsigna zerbitzuak 9:00-12:00 Gipuzkoa plazanEgitaraua09:40 Zumba beroketa saioa Boulevardean10:25 Handbike irteera10:30 Lasterketa irteera11:30 Sari banaketa Emakumeen Etxeko batukadarekin Alderdiederren12:30 Lila PoteInformazio gehiago: Lilatoia.es