Lan poltsen irekiera irakasleentzat

Bilbao Musikak apirilaren 7a arte onartuko ditu hautaketa prozesuan parte hartzeko hautagaitzak; Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hitzarmen bitartez onartu du lan poltsa horiek erabiltzea.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Hiru urtetik behin egin ohi den bezala, EHMEk 2022ko lan-poltsetarako izen-ematea ireki du. Lan poltsa BOB-ean argitaratu da, eta bertan zehaztu den moduan, oraingoan Bilboko Musika Eskolak bere gain hartuko du lan poltsaren hautaketa prozesua. Bere aldetik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hitzarmen bidez onartu du lan poltsa horiek erabiltzea bere irakasle kontratazio beharrei erantzuna emateko.

Merezimendu lehiaketa izango da hautapen sistema eta sailkapen profesionalaren taldea eta azpitaldea eskatzen den titulazioaren arabera zehaztuko dira.

Titulazio baldintzak honako lege testu hauetan ezarritakoak izango dira, Musika  eta Dantza Ikastetxearen izaeraren arabera:
  • 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena.
  • 229/2007 Dekretua, abenduaren 11koa, dantza ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena.
  • 252/2007 Dekretua, abenduaren 26koa, dantza ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena.
  • 421/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzenduko duten oinarrizko arauak ezartzen dituenean.

Hizkuntza-eskakizuna: Euskararen hizkuntza eskakizun jakin bat (1etik 4ra izan daiteke) edo pareko titulu edo egiaztagiriren bat edukitzea, bestalde, lan eskaintza batean parte hartzeko baldintzetako bat izan liteke; betiere, dagokion erakundeak lanposturako onartutako eskakizunen arabera.

Plazen banaketa: Sartzeko txanda-mota bat dago:
Txanda irekia: oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzako irekia.

LAN POLTSAN IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK
  • Izena emateko, bilbaomusika.eus ataria erabiliko da.
  • Sisteman erregistratzea eskatuko zaizue. Horretarako NAN zenbakia, posta elektronikoa eta zuen aukerako pasahitza jarri beharko dituzue.
  • Espezialitate bakoitzeko eskabide bat egin beharko da. Hala ere, espezialitate bat baino gehiago aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izango informazio guztia berriro betetzea. Datu pertsonalak (NANa, helbidea, etab.) beren kabuz osatzen dira, eta alegatutako merezimenduek honako aukera hau dute: «Gorde nire merezimenduen liburutegian etorkizuneko deialdietarako». Berriz erabiltzeko, «Gaineratu dagoena» botoia sakatu beharko da.
  • Baremazioa merezimendu lehiaketa bidez egingo da:
    - Musika, dantza eta pedagogia tituluak.
    - Kontserbatorioetan eta musika eta dantza eskoletan lan esperientzia izatea.
    - Hizkuntza-eskakizuna.
  • Merezimenduak honela egiaztatu ahal izango dira:
    - Titulazioak – NISAEn kontsultatzeko baimena emanez (administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa) edo dokumentazioa bilbaomusika.eus inskripzio atarira bidaliz.
    - Lan esperientzia – Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren txostena inskripzio atariaren bidez bidaliz (esteka honen bidez eskura daiteke: https://bit.ly/3EFkCoD).
    - Euskara – NISAEn kontsultatzeko baimena emanez (administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa) edo dokumentazioa bilbaomusika.eus inskripzio atarira bidaliz.
  • Hiru espezialitatetarako gaitasun probak aurreikusten dira:
    - Informatika (partitura edizioa).
    - Informatika (soinu edizioa).
    - Piano laguntzailea.
 
EGUTEGIA
  • Martxoak 9 – apirilak 7 – Izen ematea.
  • Apirilaren 26a – Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea (10 egun balioduneko epea akatsak zuzentzeko).
  • Maiatzaren 10a – Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea.
  • Maiatzaren 10a – ekainaren 9a – Dokumentazioa ematea – Gaitasun-probak.
  • Ekainak 16 – Behin-behineko emaitzak (10 egun balioduneko epea akatsak zuzentzeko).
  • Ekainak 30 – Behin betiko emaitzak.
Informazio gehiago behar bada, Bilbao Musika TEAra jo daiteke:
Posta elektronikoa: lanpoltsak2022@bilbaomusika.eus
Arreta ordutegia: Astelehenetik barikura: 10:00-13:00
Mobila / Whatsappa: 690 622 478
Telefonoa:  94 416 47 85
Jarraibideak: Inskripzio elektronikoa egiteko jarraibideak
Deskargatu: Eskaeraren imprimakia
Deskargatu excela zure kontratuen urteak, hilabeteak eta egunak kalkulatzeko:  Hemen

2022/03/21-an argitaratua