Denboralea: hiriko parkeen eta Paseo Berriaren egoera (2019/11/04)

Parkeak zatika itxita daude, eta Paseo Berria bihar eguerdia aldera berriro irekitzea espero da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
 
  Parkeak:    
  • Cristina Enea guztiz itxita egongo da gaur eta bihar egunean zehar ikusiko da zer egin. Mikel Laboa pasarela irekita dago Mundaizera sartzeko, baina ez parkera sartzeko.    
  • Urgull: Itxita dago, Orixe ikastolarako sarbidea izan ezin. Bakarrik ikastolara sartzeko.  
  • Aiete: Itxita dago. Bakarrik zahar etxeko sarbidea eta kultur-etxeko sarbideak irekita daude.    
  • - Miramar: Jauregirako sarrera irekita dago Mirakontxako albotik. Dena ondo badago parkeko atea irekiko da.



Paseo Berria:    

Duela gutxi amaitutako ikuskatzean, olatuek oraindik jotzen dutela ikusi dute, eta horrek, baldintzatzen du egin beharreko garbiketa egitea. Bihar goiza arte itxita mantenduko da eta garbiketa goizean egingo da. Beraz, bihar goizean irekitzea espero da (eguraldi-aurreikuspenaren arabera, ikusiko da guztiz ireki edo bakarrik oinezkoentzat ireki). Barandaren bat doblatu da, baina kalterik ez dago, eta behin garbituta ireki ahal izango da.    

2019/11/04-an argitaratua