Enplegu eskaintzen abisu sistema berriz ere martxan

Abisu horiek jasotzeko izena emanda bazeuden, ez duzu ezer ere egin behar. Jarraituko duzu azken nobedadeak jasotzen.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak jakinarazi nahi du berriz ere martxan dela (egonkortze-prozesuen deialdietarako izan ezik) lan-eskaintza SMS bidez bidaltzeko sistema.

Lehen ere abisu horiek jasotzeko izena emanda bazeuden, ez daukazu ezer ere egin beharrik. Orain arte bezalaxe, aurrera ere segituko duzu Donostiako Udalaren enplegu-eskaintzekin lotutako azken berritasunak jasotzen.

Harpidetzea nahi baduzu, berriz, SMS edo e-mail bidezko abisuetarako harpidetza izapidean jarritako urratsak egin behar dituzu (esteka)

Enplegu Eskaintzaren webgunean edozein unetan eskuratu ahal izango duzu eskaintza guztiei buruzko informazio eguneratua, eta interesatzen zaizkizun eskaintzetan izena eman ere bai.

2023/06/26-an argitaratua