Irisgarritasun eta birgaitze lanak diruz laguntzeko 2022ko deialdia
Eskaerak egiteko epea ireki da
Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi ordezkariak diru-laguntzen deialdia onartzea ebatzi du 2022ko apirilaren 8an.
Eskabideak online eta aurrez aurre aurkezteko
epea 2022ko apirilaren 26ko 9: 00etan hasiko da, eta 2022ko abenduaren 30eko 14: 00etan amaituko da.
Aurrekontu-kreditua amaiera-data baino lehen agortuz gero, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko da, zinegotzi delegatuaren ebazpen bidez. Ebazpen hori egiteke dauden eskabide guztiei jakinaraziko zaie, eta eskabideak aurkezteko epea itxiko da.
Deitutako
diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa 1.680.000 €. eurokoa da.
Eskaerak:
- Pertsona juridikoek nahitaez egin beharko dituzte izapide guztiak, bitarteko elektronikoak erabiliz:
online eskaera
- Pertsona fisikoek elektronikoki egin ahal izango dituzte:
online eskaera edo aurrez aurre,
Etxegintzaren bulegoetan (San Martzial kalea 2, 9etatik 14etara) edo
Udalinfo-n.
Laguntzak baldintza teknikoak, administratiboak eta diru-sarrerei buruzkoak betetzen dituztela egiaztatzen eta justifikatzen dutenei emango zaizkie, udal-ordenantzan horiek emateko ezartzen diren baldintzen arabera, eta erregistroan sartzeko hurrenkera kontuan hartuta.
Informazio gehiago
Erlazionatutako dokumentuak
2022/04/25-an argitaratua