Azaroak 13: Behobia-Donostia lasterketa

Aldaketak trafikoan, garraioan eta aparkalekuetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren azaroaren 13an, igandean, Behobia-Donostia lasterketa izango da. Froga hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Lasterketa eguna

Igandean, hilaren 13an, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.

Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.

Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15ean gutxi gorabehera.

9:30etik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, Udaltzaingoak itxiko ditu zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.

Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.

Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.

Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.

Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.

Kabinak

Kontxako kabinak itxita daude hobetze lanengatik, urriaren 3tik. Ondarretako kabinak irekita daude eta hau da azaroko ordutegia: 10:00-17:00.

TAO

TAO 1-1 sektoreko aparkaleku-bereizgarria duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.

Baimen hau edukiko dute azaroaren 11tik, ostiraletik, azaroaren 14ra arte, astelehenera arte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainerantz, Mirakruz kaletik edo/eta Zubiaurre pasealekutik.

Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.

08:00etatik 15:30era gutxi gorabehera, Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Donostialdeko Ekialdebuseko lineek eta Lurraldebusekoek ere aldaketak jasango dituzte.
  • Ekialdebus: ekialderantz doazen lineek Mirakruz kaleko ohiko geltokian egingo dituzte azken geldialdiak. E08 linea Renferen estazioaren pareko autobus-geltokian geldituko da. Hondarribiko aireportura doan E21 lineak Federico Garcia Lorca kaleko 2. zenbakian egingo du amaierako geldialdialdia.
  • Lurraldebus: 9:30etik 15:15era bitartean, geldialdietan aldaketak egongo dira
  • Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du.
  • Renfek garraio plangintza berezia antolatu du eta aldiriko trenak indartuko ditu.

Taxia

04:00etatik 07:00etara taxien geltokia Boulevard, 3ra eramango da (13, Altza autobusaren geltokia) 07:00etatik Boulevardean ez da zerbitzurik izango.

Lurpeko aparkalekuak

  • Boulevard: erabiltzaileak Boulevard-Hernani bidetik prestatutako erreitik irten ahal izango dira egun osoan. Sarrera moztuta 9:45etik 14:30era.
  • Kursaal: ibilgailuen irteera Nafarroa hiribiderantz izango da 10:30ak arte, lehentasuna korrikalariei. Erabiltzaileak ezingo dira barrutik irten 10:30etik 14:30era, gutxi gorabehera.
  • Okendo: 9:30etik 15:00etara Argentinar Errepublikatik aterako dira, kontrako bidetik Espainia plazaraino. 10:00etan Okendo kaleko irteera itxiko da.
  • Kontxa: Andia kaleko sarbidea itxita egongo da.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/10-an argitaratua